XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADINA, LEGEA ETA MODUEN BERRIKUNTZA

Kasurik onenean psikologoarengana jotzen dute gurasoek baina jakina, gurasoek ezer egiteko ahalmenik gabe ikusten dituzte beren eskuak.

Izan ere, oinarrizko arazoa ez dago gehienetan gazteengan, gurasoen autoritatean baizik.

Jakingarria irudi lezake konkretuki jakitea zein adinetan zenbatek egiten duten etxetik eskapo.

Gehienek 16-17 urterekin deliberatzen dira, erdia baino gehiago.

Ondoren, 18 urterekin ihes egiten dutenak bostetik bi dira.

Gainerakoak, 14 eta 15 urtekoak dira nahiz eta tartean hamabi urtekorik ere badagoen.

Kontsolamendu triste samar bezala, esan dezagun 12 urtetik behera ia ia kasurik batere ez dela ematen.

Hala eta guztiz ere, oztopo guztiak ez dira legalak.

Hemezortzi urteen muga legala pasatuta ere, ia eszepziorik gabe esan daiteke problema mantendu egiten dela.

Azken finean, lanbidearen arazoa dago oinarrian eta gurasoek argudio berdin berdina erabiliz jarrai daitezke.

Ez bazaude gustora aldegin ezazu.

Irtenbidea, noski, garbi baino gerbiago: ezin gurasoen etxetik aldegin lan finko bat izan arte.

Metodoak eta moduak aldatuz doa, hori egia da.

Gaur egun horietako gaztetxo gehienek ez dute aldegiten garai batetan bezala, dena utzi eta abisu batere eman gabe hanka egin.

Badirudi, gizon jantziak diotenez, orain aurretik hitzegiteko eta gauzak ikusteko prestago ageri direla.

Halere, negoziaketa-saio gehientsuenak pikutara joan ohi dira eta hortik dator aldegitearen erabakia.

ITZULTZEAREN BIDE TRISTE ETA NEKETSUA

Hori bai, ia ia guztiak etxera itzultzen dira.

Azkenean zu ere bueltako zara zuen izena ARGlAko argazki-nobela batek, eta ikaragarri tristea baldin bada ere, aitortu beharra dago baten bat kenduta gainerako guztiak bueltatu egiten direla berriz gurasoen etxera.

Halere, haietatik gehienek positibotzat jotzen dute experientzia, gustora gelditzeko besterik ez bada ere.

Bestalde guraso asko eta askok biguindu egiten dituzte beren jarrerak semealaben artean horrelakorik gertatuz gero.

Gauza jakina da berriz ere etxera itzulitakoan bi gauza gerta daitezkeela: jarrera gogortu gurasoen aldetik errepresioa larrituz, edota marka jaitsi eta beranduago iritsi ahal izatea eta antzeko neurriak.

Kuriosoa da baten batzuk behin eta berriz eskapo egiteko ohitura izaten dutela.

Azkenerako, noski, bere protesta-zentzua galduz doa eta gehienetan erreformatorio batetan bukatzen dute kasu horiek.

MAILA ZABALAGO BATZU IKUTU BEHAR

Azkenean, gai honek familiaren gaira eramaten du gure atentzioa, familia eta moralaren auzia.

Zeren garbi bait dago familia araudi estu bat jartzera eramaten duen arrazoi nagusia morala dela gazteek beren gazak edo lizunkeriak egotearen beldurrez.

Horrek sortzen du halako sentimendu bat familia kolokan jartzera eramaten duena, probisionalki bada ere.

Eta hori txarra behintzat ez bada ere, okerrena da horrek beti berarekin ekarri ohi duela etsipen sentimendu bat, gizartearen beste edozein mobidetarako zabaldu daitekeena.

Beraz, izatez gai larria bada, areagotu egiten zaigu horren dimensioa gizarte osoaren gaisotasun baten adierazgarri gisa edo.

Egia esan, problema horri konponbide bat aurkitzeak beste eremu zabalago batetan aurkitzea suposatuko luke: gizarte osoaren pentsamoldeenean.

Andres PAGOLA.